XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amarengana makurtu nintzen horren berri jakinerazteko.

Lipar horretan, halabaina, sastagaiari heldu zion amoranteak; gelamirabeari esateko tenorea izan nuen dena dela eta honek ahapeka pare bat hitz eletu zion.

Nere sententzia entzutean, ikara batek harrapatu zuen maitalea, orpoetatik bururaino sastadaren pare zeharkatu zitzaiona eta balus beltzezko mozorroaren atzean zurbilaren kolorea igarri uste izan nion.

Gizon etsitua ubelduz zihoan hilurrenari begira plantatu zeneko tartean, zerbitzariak mahai baten gainean limoiuraz beterik prest zeuden kikarak seinalatuz, ezezko keinua adierazi zidan.

Edatea ukaturik nuela entelegatu nion; aitzitik, sapa itogarri harek lehortua zidan eztarria.

Egarriak behartuta, amoranteak edalontzi huts bat hartu, limoiuraz bete eta edan egin zuen une honetan dardara bortitz batek, ebaketarako tertzio- aproposenaren iragarle, jo zuen anderea.

Kuraia hutsetatik nereganatu behar nolabait eta, ordu beteko lanaren ondoren, umea zatika kanporatu ahal izan nuen.

Espainiarrak, bere maitearen bizitza salbatua nuela ikusita, ez zuen jadanik neretzako pozoinan luzaro oldoztu.

Noizik behinka, malko anpolaiak labantzen zitzaizkion kapusaiaren gainera.

Emakumeak ez zuen oihurik jalgi, baina hertsi eta xaxaturiko piztiaren modura dardarka nabari zitzaion eta izerditan blai zegoen goitik behera.